Udaren amaieran, Irailean, Islandiara joan nintzen. Islandia irla handi bat da eta Artikoan dago. Islandiaren hegoaldea ezagutu nuen; adibidez, Heklako su-mendira joan nintzen, Skogafossko ur-jauzia ikusi nuen, baita Strokkurko geizerra eta Vatnajökullko glaizerra ere. Gainera, icebergen ondoren ibili nintzen. Dena interesgarria iruditu zitzaidan.
Han, beste pertsona batzuekin egon nintzen, oso jatorrak izan ziren. Nahiz eta elkar ez ezagutu, orain lagunak gara. Gau batean, afaria prestatzen genuen bitartean, kalera irten nintzen eta iparreko argiak ikusi nituen. Momentu horretan, nire taldekideei deitu eta argiak ikusten egon ginen. Ze argazki politak dauzkadan, bidaia honetakoak!
Azken gauean, Reikiaviken jatetxe batean afaldu genuen eta balearen haragia jan nuen. Goxo-goxoa zen eta asko gustatu zitzaidan. Gainera, arkumearen haragia baino merkeagoa zen. Islandian dena oso garestia da.
Espero dut, Islandiara itzultzea, baina gogoa eta asmoa daukat beste toki batzuk ere ikusteko.