Cristóbal de Murrieta y Mello, Santurtzin jaio zen 1790. urtean, merkataria eta bankaria izan zen eta pertsona garrantzitsua zen Santurtziko eta Espainiako Historiarako.
Nahiz eta bere familia pobrea zen, anaia zaharrenarekin Perura bidaiatu zen bizitza hobe baten bila. Espainiako Amerikan, merkataritzan sartu ziren, beste merkatari batzuetarako lan eginez. Horri esker, bere merkatari-etxe propioa sortu zuten, egoera ekonomikoa hobetuz. Horrela, bi anaiek familia aberatsetako emakumeekin ezkontzea lortu zuten. Cristóbal-en kasuan, bost seme-alaba izan zituen bere emaztearekin, María del Carmen del Campo y Urrutia; urte batzuk geroago, guztietako seme zaharrena Santurtziko lehen markesa izango zen.
Peruren independentziarekin, Cristóbal-ek Espainiaren alde parte hartu zuen laguntza eta dirua Gobernuari emanez. Horren ondorioz, Londresera joan behar izan zuen, eta han jarduera ekonomiko handia egiten jarraitu zuen merkataritzan eta, batez ere, finantzetan. Garai hartan, Ventura Aguirre Solarte bizkaitarrekin elkartu zen eta Espainiako Gobernuarekin merkataritzako eta finantzetako operazioekin elkarlanean jarraitu zuen. Horri esker, Venturak 1836an Espainiako Ogasun Ministro izatea lortu zuen. Bere bazkidea hil ondoren, 1842an, Cristóbal-ek bere negozioekin jarraitu zuen, bere aberastasuna eta eragina handituz nazioarteko eszenan.
Hala eta guztiz ere, Cristóbal-ek ez zuen inoiz ahaztu Santurtzi. Aitzitik, bere herria beti egon zen bere gogoan. Horregatik, 1865ean bi ikas-zentroak eraiki zituen itsasgizonak osatzeko eta dirurik gabeko jendearentzat: nautikako eskola eta Hijas de la Cruz ikastetxea, hain zuzen ere. Horrez gain, merkataritza ikasketak egiteko bekak bultzatu zituen, parrokiako dorrea eta bere izena daraman errepidea eraiki zuen. Aitorpen gisa, Santurtzik 1923an inauguratu zuen monumentu bat bere ohorean udaletxearen aurrean.
Cristóbal, ezbairik gabe, bere garaiko Amancio Ortega izan zen. Ezerezetik osotasunera.